Gipuzkoa Enkounter

Antolatzaileak Tolosako Udala Tolosa 750 Urteurrena

Eman izena orain!
Gipuzkoa Encounter
2007ko Apirila 13-15

Jarduerak 2007

Joku lehiaketak

Jo erronka zure lagunei Gipuzkoa Encounter honen lehen edizioarako antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!

2007ko sarituak

2007ko jokoetan sarituak

Lehiaketa ofizialak

Gipuzkoa Encounter-eko lehen edizio honetan hainbat joko motatako lehiaketak antolatuko ditugu eta 5000€ gora dauzkagu diru saritan. Hona hemen jokoen behin-behineko zerrenda.

Sariak dirutan emango dira edota sariaren balioaren araberako hardwarean.

2007 GameGunerako sailkapena

Counter Strike eta Warcraft III lehiaketetan lehenengo eta bigarren sailkatuak, sariaz gain, Euskal Encounterreko hamabostgarren edizioko GameGune-an ere automatikoki sailkatuak geratuko dira.

Jokoa Taldeak Modua Sariak
1. 2. 3.
Counter Strike 16 5 vs 5 1200€ 800€ 400€
Quake III Arena 32 DM FFA (8) + 1vs1 300€ 150€ 75€
Need for Speed Most Wanted 32 1 vs 1 300€ 150€ 75€
Warcraft III – The Frozen Throne 16 1 vs 1 300€ 150€ 75€
Pro Evolution Soccer 6 32 1 vs 1 300€ 150€ 75€
Wii Sports 32 Olimpiada + 1vs1 300€ 150€ 75€

Partehartzaileek antolatutako lehiaketa ez-ofizialak

Gorago aipatutakoa ordea ez da dena; zure proposamenen zai gaude. Nahi al duzu lehiaketaren bat proposatu? Zure proposamenean interesik izango duenik egongo dela uste al duzu? Lagunduko al diguzu hura antolatzen? Jar zaitez gurekin harremanetan!

Bidal iezaguzu sonos [en] euskal.org-era zure lehiaketa sortzeko proposamena.

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta enpresa kolaboratzaileei esker.

informazio gehiago


Diputación Foral de Gipuzkoa (logo) Euskaltel (logo) Kutxa (logo) Gaztekutxa (logo) Spri (logo) Egaztea (logo)