Imita itzazu kitarrajoleak eskenatoki nagusira igota, musikaren erritmora,… baina kitarrarik gabe. Ispilu aurrean egiten dituzun Slash-en imitazioak eskenatokian egin ditzazkezu.
Parte hartzaile orok eman ahal izango du izena Kontrolean ostiraleko zazpiak bitartean, une horretan lehen parekatzeak zozkatuko baititugu.
Eskenatoki nagusian, ostiralean, gaueko bederatzietan.
16 parte hartzaile banaka, buruz buru eskenatoki nagusian lehiatuko direnak. Kanporaketa zuzenak izango dira. Antolatzaileok osatutako epaimahai batek aktuazioa bakoitza juzkatu eta irabazlea hurrengo errondara pasako da. Originaltasuna eta erritmoa baloratuko dira. Kantak antolatzaileok erabakiko ditugu.