Onartutako formatuak: Ogg Vorbis (hobetsia) edo MP3.
Egile bakoitzeko abesti bakarra onartuko da.
Abestiaren iraupena librea da. Hala ere, denbora arazoak baldin badaude agian lehen 3 minutuak bakarrik erreproduzituko dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeko egileek bi .WAV fitxategi mota eduki beharko dituzte prest: lehenak abestiaren oinarri erritmikoa edukiko du soilik, eta bigarrrenak melodia, akonpainamendua (eta ahotsak abestiak baldin baditu) oinarri erritmikorik gabe. Fitxategi hauek edozein momentutan eska ditzake epaimahaiak egokitzat joko balu. Egilea ezin izango da inola ere fitxategi hauek ematera ukatu, eta ukatuko balitz edo eskura ez balitu epaimahaiak eskatutakoan, automatikoki lehiaketatik deskalifikatua izango da.
Ez dira abesti komertzialen bertsioak onartuko. Musika autoreen orijinalak izan beharko dira.
Lehiaketaren arau orokorrak betetzea garrantzitsua da
Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.