Gipuzkoa Encounter-era bazatoz, zergatik ez ‘modding’ lehiaketan parte hartu eta zure lana munduari erakutsi?
Izenak berak dioen bezala, modding-a aldaketa da, pertsonalizazioa, desberdintasuna. Beraz ordenagailuak eraldatzean datza, baita haien osagaiak, periferikoak eta euskarri dituzten altzariak ere. Uniformetasuna lege den munduan, makinak bata besteen klon grisak baino ez direnean, modder-ek kolore puntu bat dakarkigute, margoen bidez, edozein motatako materialekin kaxa ez-sinistekoak lortzen, hitz bakarrean esateko desberdintasuna bilatzen. Teknika mailan ere, den-dena standard bilakatu den garaiotan, modder-ek jokuaren arauak hausten dituzte, makinei euren ahalmen guztia atereaz, egileak berak pentsatu zituen mugaz haratago eramanez.
Modding-a beraz, gora doan mugimendua da, berritzailea, sortzailea, eta horregatik halako lekua izango du Gipuzkoa Encounter-en. Edizio berri bakoitzean leku hori hazten joango dela espero dugu, modder talde desberdinen laguntza bide dela.
Lehen edizio honetan maila bakarra izango dugu lehian, eta ‘mod’-ak orokorrean baloratuko ditu epaimahaiak.
Sariak dirutan emango dira edota sariaren balioaren araberako hardwarean.
1. Saria | 300€ |
---|---|
2. Saria | 150€ |
3. Saria | 75€ |